Azala
Liburua Eskuragarri

Lamia / Josu Lartategi ; [marrazkiak, Luis Alonso]

Lamiak euskal pertsonaia mitologikoak dira. Kontakizun honetan lamia gazte baten ibilaldia ezagutuko duzu. Kostaldetik barrualdera joango da, kaio baten laguntzaz, erreka garbiei zerbait oso arraroa gertatzen ari zaielako: urek kolore gorria dute. Zergatik aldatu da uren kolorea? Zer gertatzen zaie errekei? Lamiak misterioa argitu nahi du. Horretarako, ez da bakarrik ibiliko, ez horixe! Lagun berezi-berezi batzuen laguntza izango du. Istorio honetan beste garai batean sartuko zara, garai zaharra, antzinakoa, eta pertsonaia mitologikoak ezagutuko dituzu: Tartalo, Galtzagorri, Ipotxak, Herensugeak... Liburuaren bukaeran irakurgaia lantzeko ariketak daude.

Zerrenda:
Egile nagusia: Lartategi, Josu
Egilea(k): Alonso, Luis
Argitaratua: [Donostia] : Alai, L.G. 2016
Bilduma: Ari naiz! (Alai)
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Eleberriak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: DBHko 1.maila A eredua
Euskaltegiko eta Hizkuntza Eskolako A1
12 urtetik aurrera (horia)