Euskal girotze egonaldietarako eskuliburua / [egileak, Rosa Mari Ardanza ... et al.]
1985-86 ikasturtean ireki zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lehenengo Euskal Girotze Barnetegia, Bizkaiko Foru Aldundiaren Eubako egoitzan. Propio horretarako kontrataturiko hiru irakasle-monitoreren eskutik eta ikasturte bakoitzean 20 talde ingururi bertan 2 aste egoteko aukera emanez jorratu da helburu berarekin burutu daitezen irteeretarako baliagarri suertatu daitekeen material hau. Eskuliburuan, beraz, ez da luze jardun nahi izan irteeren inguruko planteamendu teorikoetan (horretarako bidea bibliografian ematen da). Helburua oso bestelakoa izan da, hots, bere gelako haurrak hartu eta egun batzutarako irteera egitea pentsa dezan irakasleak, batez ere horrelakoetan esperientzia handirik gabekoa denetan, oinarri-oinarrizko programaketa-eredu batzuk eta horiek gauzatzeko material osagarri zenbait eskura izan ditzan. Berak ikusi beharko du, noski, zer gertatzen zaion dagoen-dagoenean erabilgarri, zer egokitu dezakeen eta zerk ez dion balio. Bi zati nagusi ditu eskuliburuak: bat, eta gure ustez bere muina, programaketa-ereduak. Hiru motatan banatu dira, egonaldien iraupena kontuan hartuz: asteburuko b¡, bost egunekoa eta hamabi egunekoa. Bigarren zatia, programaketa horietan aipatzen diren edo erreferentzia egiten zaien ekintza, joku eta material desberdinen bilduma da, fitxategi moduan erabiltzeko pentsatua. Era honetako ¡rteerak eginda edo egin asmoz dabiltzan irakasle guztiei bide horretatik aurrera egin dezaten animoak emanez eta liburuak ezarritako helburu...
| Egile korporatiboa(k): | ; ; ; |
|---|---|
| Egilea(k): | ; ; ; ; ; |
| Argitaratua: |
Gasteiz :
Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia,
1987
|
| Edizioa: | 1. argit. |
| Bilduma: |
Euskara Zerbitzua. Zabalkunde-lanak (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila)
; 16 |
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Monografiak
Baliabide digitalak |
| Loturak: |
Argitaratzailearen webgunea Ikus digitalizatutako alea (PDF) |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Monografia | 811.361:371.3 eus | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK25070075 |
| Monografia | 811.361:371.3 eus | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK23050091 |
| Monografia | 811.361:371.3 eus | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK15030369 |


