Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990) / Karmele Artetxe Sánchez
Munduan hizkuntza gutxitu gutxik lortzen du ahozkotik idatzizkorako jauzia egitea. Are gutxiagok hizkuntza estandarizatzea. Eta oraindik ere ezohikoagoa da unibertsitatera iristea, eta bertan irakaskuntza-hizkuntza gisa erabiltzea eta goi-mailako komunikazio-esparru bat eratzea. Euskara salbuespen bitxi horietako bat da. XX. mendean lortutako hizkuntza-batasunari esker, komunitate zientifiko bat eratzea erdietsi du. Liburu honek, gerraostetik 1990. urteraino euskarak unibertsitatera bidean egindako pausoak aztertzen ditu, Komunitate Zientifiko Euskaldunaren eratze-prozesuaren parte gisa. Izan ere, gure hipotesia da, gaur eguneko Komunitate Zientifiko Euskalduna gerraostean eratu zela hizkuntza-batasunaren inguruan, euskara kultur hizkuntza bilakatu eta unibertsitatean txertatu zen neurrian.
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Erakunde egilea: | |
| Argitaratua: |
Bilbo :
Udako Euskal Unibertsitatea,
L.G. 2011
|
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Monografiak |
| Loturak: |
Deskargatu liburuaren bertsio digitala argitaratzailearen webgunean (PDF) |


