Menpeko hizkuntzaren bizi-kemena / Nekane Arratibel, Maria-Jose Azurmendi, Iñaki García ; [hizkuntza-zuzenketen arduradunak, Txipi Ormaetxea eta Jexuxmari Zalakain]
Menpeko hizkuntza gutxiagotuen normalizazioa lortzeko, bi erronka nagusi daude: hizkuntzaren ezagutza bermatzea eta hizkuntzaren erabilera hedatzea. Gauza jakina da, hizkuntzaren ezagutza bermatzeko bide eraginkorrena hezkuntza-sistema dela; hala ere ezin dugu ahaztu populazio handi bat hezkuntza-sistematik at geratzen dela. Beraz, garrantzi handiko eremua ditugu helduen irakaskuntza eta bigarren hizkuntzen jabekuntza-prozesua. Bestalde, hizkuntza-normalizazioa hanka motz gera ez dadin, erabilerari erreparatu behar zaio. Horregatik, liburu honetan euskararen erabilera- eta jabekuntza-prozesuak (bigarren hizkuntza modura) aztertzen dira, batez ere ikuspegi teoriko batetik. Dena den, beharrezkoa izanda ere, teoria ez da nahikoa: errealitatea aldatu nahi bada, maila teorikoan egindako hausnarketak eta analisiak praktikan frogatu (edo errefusatu) behar dira. Liburu honetan autoreek proposatzen dituzten eredu teorikoak enpirikoki frogatzen dira; modu horretan, batetik, jabekuntzan motibazioak betetzen duen rola eta, bestetik, erabileran identitateak duen garrantzia ditugu aztergai.
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Erakunde egilea: | |
| Egilea(k): | ; ; ; |
| Argitaratua: |
Bilbo :
Udako Euskal Unibertsitatea,
L.G. 2001
|
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Monografiak |
| Loturak: |
Deskargatu liburua eta ikusi aurkibidea argitaratzailearen webgunean |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Monografia | 811.361'26(0.034) ARR men | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1021031 |


