Azala
Liburua Eskuragarri

Kartzelako poemak / Joseba Sarrionandia

Ezikusia egin ote dakioke itsasoari? Haren aditzerarik ez baduzu, denik ere ez badakizu, agian; bestela nekez. Liburu honetan sartzen den irakurlea itsasoan murgilduko da. Aspaldiko itsaso berritu batean. Zilegi bekit itsasoaren metafora hitzaurre honekin hasteko, itsasoa baita, aurrerago gogoratuko dugunez, Joseba Sarrionandiak hemen usuen darabiltzan sinbolo eta motiboetako bat. Duela 19 urte, 1992ko urrian kaleratu zen estreina Kartzelako poemak, beste koska nabari bat ezarriz euskal poesian. Kartzelako poemak dira, ez besterik. Egilea preso egon zen aldian idatzitako poema sorta mardula du ardatza, eta ihes saioa arrakastaz burutu ondoren espetxeari buruz eta han utzitakoez idatzitako beste zenbait poemarekin osatzen da bilduma. Batasun tematiko harrigarrian. 2011ko edizio honi gaurko begia eta eskua ezarri dizkio poetak, eguneratu egin dira testuak eta orain arte argitaratu gabeko sei poema datoz osoa zena osatzera. Lehen lerrotik aipatu nahi izan dut itsasoa, liburuaren zabaltasun eta sakontasun anitza adierazteko asmoz aurrena -unibertso hondar gabe bat-, eta hurrena, berriz, bide ematen didalako hainbat alderdi ikuskatu eta haietaz hitz egiteko.

Zerrenda:
Egile nagusia: Sarrionandia, Joseba
Argitaratua: Zarautz : Susa, 2011
Edizioa: 2. ed.
Bilduma: Poesia (Susa) ; 14
Generoa / Forma: Poesia
Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Sinopsia:Ezikusia egin ote dakioke itsasoari? Haren aditzerarik ez baduzu, denik ere ez badakizu, agian; bestela nekez. Liburu honetan sartzen den irakurlea itsasoan murgilduko da. Aspaldiko itsaso berritu batean. Zilegi bekit itsasoaren metafora hitzaurre honekin hasteko, itsasoa baita, aurrerago gogoratuko dugunez, Joseba Sarrionandiak hemen usuen darabiltzan sinbolo eta motiboetako bat. Duela 19 urte, 1992ko urrian kaleratu zen estreina Kartzelako poemak, beste koska nabari bat ezarriz euskal poesian. Kartzelako poemak dira, ez besterik. Egilea preso egon zen aldian idatzitako poema sorta mardula du ardatza, eta ihes saioa arrakastaz burutu ondoren espetxeari buruz eta han utzitakoez idatzitako beste zenbait poemarekin osatzen da bilduma. Batasun tematiko harrigarrian. 2011ko edizio honi gaurko begia eta eskua ezarri dizkio poetak, eguneratu egin dira testuak eta orain arte argitaratu gabeko sei poema datoz osoa zena osatzera. Lehen lerrotik aipatu nahi izan dut itsasoa, liburuaren zabaltasun eta sakontasun anitza adierazteko asmoz aurrena -unibertso hondar gabe bat-, eta hurrena, berriz, bide ematen didalako hainbat alderdi ikuskatu eta haietaz hitz egiteko.
Deskribapen fisikoa:118 or. ; 20 cm
ISBN:978-84-92468-35-5