Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak / Joseba Sarrionandia ; edizioaren zuzenketa, Fernando Rey
Joseba Sarrionandiak burututako bilduma honetan barneratzen den irakurleak lagun baten hurbiltasuna sentituko du lehen orrialdeetatik, norbait ari zaiola poemei buruz solasean, poemak poliki-poliki irakurtzen eta, aldian behin, antzinako maisu sosegatu haien tankeran, azalpenak emanez: zer diren khardja edo jarcha direlakoak, zer bizimodu izan zuen Omar Kheyyan-ek, zenbat hizkuntza erabili zituen Jean Arp artistak. Aparta da, beraz, liburu hau, eguneroko bizitzaren zarata eta ezinegonetik urruntzeko, eta erdiesteko, aldi berean, Inon Ez Dagoen Leku hori, munduko hizketaldi eder guztien erresuma amestua. Ez da zalantzarik: ondo egongo da erresuma horretan irakurlea Joseba Sarrionandiaren konpainian; are eta hobeto, zoragarri, jainkoek hots handiko ekaitz bat ekartzen badiote etxeko teilatura, eta ez badiote, eman dezagun, lore usaineko tea edo Cognac-eko soroetan sortutako edaria ukatzen. Bildumak sentitzeko eta pentsatzeko bi era nabarmentzen ditu. Hor daude, alde batetik, Joseba Sarrionandiak berak sinatutako testuen kide-kideak, bere familiakoak diren idazleen poemak. Jende zintzo eta bihoztunaren patua kontatzen da horietan, noraino sufritu zuten, noraino jokatu zuten bere zorigaitzean duin, eta, oro har, adierazpen ezkorrak dira, lirikarentzako garai txarretan idazten ohi direnen tonukoak, den-denak ere ederrak -ezinbestean eder, esan behar da, zeren gure existentziako inguru bakartietan ernetakoak baitira; nola erne baitzen Tristia deserrian, edo Gilgamesen kexua laguna...
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Egilea(k): | |
| Argitaratua: |
Iruñea
: Pamiela,
2006
|
| Edizioa: | 3. argit. |
| Bilduma: |
Poesia (Pamiela)
; 11 |
| Generoa / Forma: |
Poesia
Helduentzako Literatura |
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| R600 Euskal Literatura idatzia | [R600] P SAR izk | Mailegaezina | IRALE21100274 |
| Poesia (Helduentzat) | P SAR izk | Eskuragarri Maileguan eskatu | IRALE17050912 |
| Poesia (Helduentzat) | P SAR izk | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1009210 |


