Ataungo jolas tradizionalak / Pili Arin Baztarrika ; [marrazkiak, Alona Altuna ; argazkiak, Ramon Imaz "Motxu", Jose Ramon Agirre "Marron"]
Askotan entzun diet nere gurasoei beren gazte denborako jolasetaz hitzegiten eta beti mirestu izan dut, gure inguruko edozein elementu arruntez (egurra, amukoa, artilea...) jostailuak egiteko edo aurkitutako edozein tresna (intxaurrak, tabak, poxpolo aldeak...) jostailu bihurtzeko zuten ahalmena. Honela, Magisterioko hirugarren urtean, tesina zela eta, nere herriko jolas tradizionalen bilduma eta ikerketan murgildu nintzen. Nere desioak honako hauek ziren: alde batetik, gizaldiz-gizaldi galtzen joan den altxor aberats hau berreskuratzea: eta bestetik, gaur egungo haurrek, jostailu mekaniko eta sofistikatuekin ez ezik jolasten ez dakitela ikusirik, jolas hauek ezagutu eta erabiltzen hastea. Jostailu erosle izateaz gain, sortzaile ere bihur daitezen.
Zerrenda: