Sistema metriko hamartarra [Matematika-arloa - DBH 1] [Interneteko baliabidea - Eduki digital didaktikoa] / egilea, Luis Miguel Iglesias; zuzendaritza, Narcís Vives; produkzio-zuzendaritza, Antonio Cara; itzulpena, Bakun
Sekuentzia honen helburua da ikasleak neurtu beharra eta neurketetan egiten diren erroreak aintzat hartzeko gai izatea. Antzina erabilitako neurri-unitateren bat barneratzea nahi da, unitate horiek ondare historiko ukiezina baitira. Alde batetik, ezinbestekoak izan dira gizadiaren bilakaeran, eta zenbait landa-ingurunetan erabiltzen jarraitzen dute oraindik ere. Eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun magnitudeetarako patroi estandarrak hartzea garrantzitsua eta beharrezkoa dela ulertu behar dute. Orobat, azpimarratzen da munduak izugarri azkar egiten duela aurrera, eta horren ondorioz, beharrezkoa dela guk aurrera egiten jarraitzeko aldaketak hartzea, gure bizimodua errazagoa izan dadin. Sekuentziaren abiapuntua zalantza-egoera bat da, irakasleak azterketa bateko kalifikazioak adieraztean eragina. Ikasle bakoitzarentzat kalifikazio-sistema bat erabiltzeak emaitzak alderatzea galarazten du. Horren ondorioz, ikasleak nahasi egiten dira, eta neurketak egitean gizarteak ezagutu eta onartutako patroiak erabili beharrari buruz hausnartuko dute. Ikasleek ondo baino hobeto dakite zenbaki arrunten arteko biderketak eta zatiketak egiten (baita berreketak ere), eta zenbakien teoriako kontzeptu garrantzitsuak hasiko dira lantzen: faktore-deskonposizioa, zenbaki baten zatitzaile guztiak aurkitzea, Goldbachen aierua, etab. Azkenean, zkh eta mkt kontzeptuak ikasiko dituzte.
| Erakunde egilea: | |
|---|---|
| Egilea(k): | ; ; |
| Argitaratua: |
Barcelona
: Itinerarium
, 2011
|
| Hezkuntza-etapa: |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) |
| Ikasgaia: |
Matematika |
| Generoa / Forma: |
Curriculumeko baliabideak
Baliabide digitalak |
| Loturak: |
Joan material honetara Deskargatu webgunea |
| Adina / Maila: |
DBH, 1.maila |


