Azala
Liburua Eskuragarri

Zenbaki lehenen bakardadea / Paolo Giordano ; itzulpena, Koldo Biguri

Badira zenbaki lehenen artean zenbaki batzuk are bereziagoak direnak, matematikariek zenbaki lehen bikiak deitzen dituztenak: zenbaki lehen horiek elkarrengandik gertu daude, ia elkarren ondoan, zenbaki bikoiti bat baino ez baitago bien artean. Holakoak dira, adibidez, 11 eta 13a, edo 17 eta 19a, 41 eta 43a. Elkarrengandik gertu daude, bai, baina ez dute inoiz elkar ukitzen. Egia matematiko hori, metafora eder hori aukeratu du egileak Alice eta Mattiaren arteko historia hunkigarria kontatzeko. Haurtzaroan gertatutako jazoera ilun bik baldintzatu dituzte beren bizitzak. Nerabezaroan hasi eta adin nagusian ongi sartu arte harreman estua izango dute biek, erakarmen handia sentitzen badute ere elkarrenganako, hesiak jarriko dizkie bizitzak bidean eta zenbaki lehenak bezala elkarrengandik hurbil baina elkar ukitu gabe egotera kondenatuko ditu. Azpimarratzekoa dira Paolo Giordanok erabili duen sotiltasuna pertsonaien psikologian barneratzeko eta, kontakizun gogoangarri honen bidez, bakardadearen mamira hurbiltzeko.

Zerrenda:
Egile nagusia: Giordano, Paolo
Egilea(k): Biguri, Koldo
Argitaratua: Zarautz : Alberdania , 2009
Bilduma: Eleberria (Alberdania) ; 91
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N GIO zen Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17050582
Narratiba (Helduentzat) N GIO zen Eskuragarri  Maileguan eskatu 1014943