Azala
Liburua Eskuragarri

Bidasoako alardeak, herria versus hiria / Gorka Moreno Márquez, Xabier Kerexeta Erro (koord.)

Liburu honetan Irungo eta Hondarribiko Alardeetan azken urte hauetan izan diren gertaerak aztertzen dira. Liburuaren helburu nagusia da gai honen inguruan gogoeta egitea eta auzia azaltzeko dauden faktore eta arrazoi sakonak ikertzea eta plazaratzea. Horretarako, egileek diziplina anitzeko ekarpena egin dute auziaren mamira hurbiltzeko; horrela, bada, gaia lantzeko hainbat ikuspegi jorratu dira, hala nola antropologia, historia, zuzenbidea, soziologia eta komunikabideen tratamendua. Liburua osatzen duten artikuluen bidez gatazka bere osotasunean ulertzeko baliabideak eskaini nahi izan dira. Era berean, liburu militantea izanik, irakurlearekin eztabaida eta solasaldia bultzatu nahi izan dira. Beraz, elkarrizketarako ateak irekita daude...

Zerrenda:
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Egilea(k): Moreno Márquez, Gorka ; Kerexeta, Xabier
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, L.G. 2005
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Deskargatu liburuaren bertsio digitala argitaratzailearen webgunean (PDF)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 394.2 MOR bid Eskuragarri  Maileguan eskatu 1014514