Azala
Liburua Eskuragarri

Orienta ezazu zeure burua zeruko esferan / Danel Madariaga Zubimendi

Posizio-astronomiaren oinarriak ikasteko liburu egokia duzu esku artean, maila apaletik hasita zeruko esferaren misterioak argituko dizkizuna, irudi, taula eta mapa ugariz hornitua.Oinarri teoriko batzuk jorratu ondoren, zeruko esferaren itxurazko mugimendua zehazki azaltzen da, Lurreko latitude desberdinetatik ikusita. Gero eguzki- sistemako astroen ibilbideak aztertzen dira, bakoitzaren berezitasunak deskribatuz. Zodiakoa, urtaroak, eklipseak, perihelioaren paradoxa eta beste zalantza asko argituko dizkizu.Bi kapitulu guztiz praktiko eta original ere badauzka: zeure eguzki-erlojua diseinatu nahi baduzu edota zeruko astroez baliatuta orientatu, hauxe da zure liburua!

Zerrenda:
Egile nagusia: Madariaga Zubimendi, Danel
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, L.G. 2006
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Deskargatu liburuaren bertsio digitala argitaratzailearen webgunean (PDF)