Azala
Liburua Eskuragarri

Debarroko oasi liberala : aitzindarien bila : Eibar, 1766-1876 / Gotzon Iparragirre Burgoa ; [hizkuntza-zuzenketen arduraduna, Ander Altuna Gabiola]

Liburu honetan Antzinako Erregimenaren krisia aztertzen da, Eibarko udalerria eremu geografiko legez eta 1766ko matxinada abiapuntu kronologikotzat hartuta. Ikerlanaren ardatza Eibar da, inguruko udalerriekin alderatuz, prozesu honetan zehar, une jakin batean, bertako biztanle gehienek liberalismoaren aldeko hautu estrategikoa egin zutelako. Zer zela eta? Krisialdiaren hasieran, 1794an, "Dios, Patria, Rey" lemapean, eibartarrek beraien kabuz antolatu zuten herriaren defentsa, eta mendeku legez, Konbentzioaren gudarosteek erre egin zuten. Tradizioarekiko atxikimendu itsu hau harrigarria egiten da Eibar bere liberalismoagatik izan baitzen ezaguna XIX. Mendean zehar, ez bere tradizionalismoarengatik. Noiz, zergatik, nola eta zeintzuen bidez eman zen tradizioarekiko haustura? Mikrohistoriak erantzun batzuk eskaintzen ditu, betiere mugatuak, partzialak. Ikerketaren eskala txikitzeari esker, orain arte atzeman gabeko testigantzak, aldendutako agiriak, aipatu gabeko iturriak erabili dira, liberalismoak Eibarren izan zuen bilakaera hobeto ulertzen laguntzen dutenak, eta era berean zalantza eta galdera berriak sorrarazten dituztenak. Lanean zehar datu pila biltzen bada ere, konklusioak interpretazio berriei irekita gelditzen dira, eta ikerketa berrien abiapuntu legez, 1756-1876 bitartean bizi ziren 2213 pertsonaiak osatutako datu-basea geratu da, bakoitzari buruzko hainbat informazioarekin (politikoak, ekonomikoak, militarrak, pertsonalak...).

Zerrenda:
Egile nagusia: Iparragirre Burgoa, Gotzon
Egile korporatiboa(k): Eibar. Udala ; Udako Euskal Unibertsitatea
Egilea(k): Altuna, Ander
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, L.G. 2008
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Deskargatu liburuaren bertsio digitala argitaratzailearen webgunean (PDF)

Antzeko izenburuak