Azala
Liburua Eskuragarri

Hizkuntza idatziaren didaktika Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan [Interneteko baliabidea]

Idazketaren ikaskuntzako eboluzio-faseak aztertzen dira lehenik. Jarraian, idazketa-prozesuaren faseak eta fase bakoitzean gerta daitezkeen disgrafiak agertzen dira: planifikaziokoak, sintaktikoak, disfonetikoak, diseidetikoak, mugikorrak. Gero, disgrafien etiologiari atal bat eskaintzen zaio, eta, ondoren, disgrafiak diagnostikatzeko eta haietan esku hartzeko hainbat tresna eta bitarteko agertzen dira. Atal berezi bat eskaintzen zaio Kontzientzia Fonologikoak idazketa- eta irakurketa-nahasteetan duen eraginari. Jarraian, idazketaren hastapenak irakasteko programa baten berri ematen da. Bukatzeko, idazketa-nahasteen eta garuneko eskualde batzuen morfologia eta funtzionamenduaren arteko harremanak aztertzen dira.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Beste egile batzuk: Haranburu Oiharbide, Mikel
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea , 2008
Gaia
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Monografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak)