Azala
Aldizkako argitalpena Eskuragarri

Hik hasi 131 / erredakzio burua, Olatz Lasagabaster

"Hik Hasi" euskal heziketarako aldizkaria pedagogiaren inguruko euskal aldizkari bakarra da. Euskara hutsez argitaratzen den hilabetekaria da. Argitalpenarekin batera urtero jardunaldiak eta mota desberdinetako aktibitateak sortzen ditu. Lehen zenbakia 1995. urtean argitaratu zuen irakasle talde zabal batek, euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izan nahian. Besteak beste, irakasle haien artean zeuden Joxe Mari Auzmendi eta Lore Erriondo. "Hik Hasik" ezaugarri hauek hartu zituen abiapuntutzat: euskalduna, nazionala, hezkuntza komunitateko partaide guztiena, baterakoia, irekia, plurala eta independentea.

Zerrenda:
Argitaratua: Lasarte-Oria : Xangorin, 2008
Bilduma: Hik hasi aldizkaria (Xangorin Koop. Elk.) ; 131
Gaia:
Generoa / Forma: EIMAk onetsitako materialak
Baliabide digitalak
Loturak: Ikus argitaratzailearen webgunea
Aurkibidea:
  • Azala: Alizia Stürtze; Gaia: Abian da ikasturte berria. Zer ekarriko du?; Elkarrizketa: Alizia Stürtze; Ekarpenak: Seme-alaben bortizkeria gurasoekiko; Esperientziak: La Anunciata ikastetxea; Galdeidazue: Nola ikasten dute haurrek eskola txikietan? Zer funtzio betetzen dute talde heterogeneoek ikasleen heziketan? Roser Boix;; Berriak; Nora joango gara? Itsas Gela Pasaian; Atzeko atetik: Ander Lipus.