Azala
Liburua Eskuragarri

Diesel / Bertol Arrieta Kortajarena

Elkarren antzik ez duten zazpi narraziok osatzen dute Bertol Arrietaren hirugarren ipuin liburua, nahiz eta guztietan agertzen diren bizitzarekiko eszeptizismo puntu bat erakusten duten gizabanakoak, heroitasunik batere gabeko egunerokoaren heroi arruntak, diesel jendea: errutinari aurre egiteko grinarik gabe dabilen idazle blokeatua, haurren urtebetetze ospakizunak kondena zaizkion aita etsia, laurogeitaka urteko pintore baten misterioa deskubritu nahi duen kazetari prekarioa, suizidaren maitasuna bilatzen duen mutilzahar desesperatua... Eta hala ere, edo justu horregatik, Bertol Arrietaren liburua ez da batere pesimista, ipuin ia guztiak zeharkatzen dituen umore ukitu -batzuetan malenkoniatsu- batek, bizitzaren ataka gaiztoei irribarre batekin aurre egin nahi horrek, hondo-hondoan ikuspegi bitalista bat ezkutatzen baitu.

Zerrenda:
Egile nagusia: Arrieta, Bertol
Egilea(k): Aldasoro, Irene
Argitaratua: Irun : Alberdania, 2025
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Narrazioa (Alberdania) ; 166
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus liburuaren aurkezpen-bideoa

Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N ARR die Eskuragarri  Maileguan eskatu EK25040158