Azala
Bideoa Eskuragarri

Hizkuntza bilakaera [Bideoa] : indartsuagoa da erdalduntzea euskalduntzea baino / [ideia, Iñaki Uria (Hamaika Telebista ; gidoia eta edukia, UEMA ; irudiak eta animazioak, Nagore Sarasola (Hamaika Telebista) ; off ahotsa, Irati Odriozola (UEMA)]

Iñaki Iurrebaso soziolinguistak eta UEMAko ikerlariak euskalgintzaren eta hizkuntza politikaren oinarriak astindu zituen doktore tesia aurkeztu zuenean 2023an. Euskararen benetako egoera ezagutzeko eta diagnostiko zehatzagoa egiteko hainbat giltzarri biltzen ditu tesiak. Tesia modu erraz eta dibulgatiboan zabaldu nahian, elkarlanean aritu dira azken hilabeteotan UEMA eta Hamaika Telebista, eta hauxe da emaitza: hamaika bideo laburreko sorta, azken urteotako ikerketek nabarmentzen dituzten gakoen inguruan. GAKOAK izenburupean, euskararen egoera azaltzeko eta sareetan zabaltzeko hamaika bideo dira. Bakoitza bi minutu ingurukoa. Hamaika Telebistako zuzendari ohi Iñaki Uriaren hasierako ideiari tiraka, UEMA arduratu da bideoen gidoiez eta edukiaz. Irudiak eta animazioak, berriz, Hamaika Telebistako Nagore Sarasola diseinu arduradunak sortu eta ekoitzi ditu, edukia ahalik eta modu ikusgarrienean eta hezitzaileenean erakutsi ahal izateko. Euskararen bilakaerari buruzkoa da bideo hau. Pertsona baten bizitzan aldaketa linguistiko esanguratsuak gerta daitezke. Txikitan ikasitako hizkuntza ahaztu dezakegu, beste hizkuntza batzuk ikasi, edo lehenago erabiltzen ez genuen bat erabili nagusiki. Pertsona bakoitzak bere ibilbidea egiten du, jakina. Baina gizarte batean ibilbide horiek gehiago alde batera edo bestera gertatzen diren jakiteak hizkuntza bakoitzaren indarraren berri emango digu. Etxean euskara jaso zutenen multzoa hartzen badugu, ia guztiek ikasi dute eta erabiltzen dute beste...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile korporatiboa(k): Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea ; Hamaika Telebista
Egilea(k): Iurrebaso Biteri, Iñaki ; Sarasola, Nagore ; Odriozola, Irati
Argitaratua: Donostia : Hamaika Telebista. 2025
Bilduma: Gakoak. Euskararen egoera ulertzeko gakoak (Hamaika telebista, UEMA) ; 6
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Bideo didaktikoak
Loturak: Ikus bideoa (Hamaika telebista)
Argitaratzailearen webgunea (UEMA)
Prentsa dossierra, bideo bakoitzari buruzko informazio osagarriarekin (PDF)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-bideoak INTERNETEKO BALIABIDEA EK25040118