Azala
Liburua Eskuragarri

Ariadnaren haria : sexua eta generoa hizkuntzaren labirintoan / Beatriz Fernández ; editorea, Jule Goikoetxea : [marrazkiak, Jon Otxoantezana]

Hizkuntza labirinto bat da, nahas-mahasa, eta bide bati ekiten zaion bakoitzean, ez dago jakiterik irteerara eramango ote gaituen. Labirinto horretara garamatzaten galderak sexuari eta generoari buruzkoak direnean, gainera, arriskutsu bihurtzen da. Horregatik behar da Ariadnaren haria bertatik onik ateratzeko. Lihozko hiru hari gorri ditu liburu honek kapitulu bana ardazten dutenak. Genero (gramatikalaren) gatazkaren bideetatik eramango gaitu lehenak; emakumeen eta gizonen elkarrizketetako asimetriak esploratuko ditugu bigarrenari esker, eta hirugarren eta azken haria eskura dugula, irainez eta madarikazioez, alegia, tabu hitzez eta tabuak saihesteko estrategiez gogoeta egingo dugu. Labirintoan zehar gabiltzala, bidaide izango ditugu zenbait emakume ahaztezin, hala nola, Utergako Joana, Klementzia Richard, Tramana eta Brix eta Frantziako anderea.

Zerrenda:
Egile nagusia: Fernández Fernández, Beatriz
Egilea(k): Goikoetxea, Jule ; Otxoantezana, Jon
Argitaratua: Zarautz [etab.] : Susa, L.G. 2025
Bilduma: Lisipe (Susa) ; 16
Gaia:
Generoa / Forma: Saiakerak
Baliabide digitalak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Ikus liburuaren aurkezpen bideoa

Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Saiakera GEN FER ari Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE25020076
Saiakera S FER ari Eskuragarri  Maileguan eskatu EK25020045