Txillardegi hizkuntzalari / Markos Zapiain
Txillardegiren bizitzak euskara izan zuen ardatz, baina aldi berean inoiz ez zion utzi edozein hizkuntzaren ezaugarri unibertsalei buruz pentsatzeari. Politikariaren irudiak maiz gainontzeko alderdiak estali arren, bokazioz hizkuntzalaria genuen Txillardegi beste edozeren gainetik, eta hizkuntzari loturiko ezer ez zitzaion arrotz. Txillardegi ezezagun bat erakutsiko digu liburu honen lehenbiziko atalak, giza izatea zeharkatzen duen ororen izaera linguistikoaz gogoetan, dela ametsa, eromena, mitoa, inkontzientea edo kode genetikoa, XX. mendeko pentsalari gailenen eskutik: Saussure linguista, Lévi-Strauss antropologoa, Lacan psikoanalista... Bigarren atalak euskararen problematika berezia nabarmentzen digu, eta euskara salbatzeko Txillardegik proposaturiko bideak: besteak beste, euskaltzaleak elebakar aritzea erdaldunekin harremanetan ere, eta euskararen zerbitzura jardungo duen euskal estatu bat sortzea, XXI. mendean desagertuko diren 3.000 hizkuntzetako bat izango ez bada.
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Aduna :
Elkar,
L.G. 2024
|
Bilduma: |
Eztabaida (Elkar)
; 49 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Saiakerak
Biografiak |
Loturak: |
Ikus argitaletxearen webgunea Ikus aurkibidea |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Saiakera | S ZAP txi | Mailegatua Maileguan eskatu | EK25010026 |