Azala
Liburua Eskuragarri

Negar egiten zuen ogro gorria / [jatorrizko testua eta ahotsa, Yurie Saito ; testuen moldaketa eta ahotsa euskaraz, Yolanda Larreategui ; ilustrazioak, Enrique Morente ; grabaketa, soinu-diseinua eta edizioa, Ibai Zabala eta Mikel Gabiola]

Munduko ipuinen etxean hogei ipuin batzen dira, gure artean bizi diren hogei kultura ezberdinetako hiztunei jasota. Inguruko kultura eta hizkuntza aniztasunak dakarren aberastasuna ipuinen bidez erakustea da helburua. Bilduma 6-10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Ipuinak jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz daude, eta entzuteko zein irakurtzeko aukera dago. Lehenengo hamarrak, horrez gainera, bideo moduan ere ikus daitezke. Honako hauek dira bilduman jasotzen diren hizkuntzak: arabiera, errumaniera, frantsesa, galegoa, katalana, portugesa, txinera, urdua, jorubera, wolofera, gaztelania, persiera, ingelesa, kukama, tagaloa, ukrainera, poloniera, japoniera, turkiera eta hassania.20 ipuineko sorta hau osatzeko Bizkaian bizi diren 20 kultura eta 20 hizkuntza desberdinetako barriemaileengana jo da. Horretarako Bizkaiko Foru Aldundiak egindako hizkuntzen mapan, hiztun gehien dituzten hizkuntzak aukeratu dira. Munduko 20 hizkuntzak identifikatu eta hiztunak bilatu eta gero, bakoitzari ipuin bat eskatu zitzaion. Kontakizunak euskarara itzuli eta adin tarte horretako umeentzako eredu egokira ekarri dira. Horretarako, jatorrizko testuak eta esaldiak moldatu, beren beregiko marrazkiak egin, eta maketazio txukuna eta deigarria landu dira. Mendi baten magalean ogro gorri bat bizi da. Itxura beldurgarria badu ere, zintzo-zintzoa da. Herritarrek ez dute hala ikusten, ordea. Ogro urdinaren laguntzaz, hori konpontzen ahaleginduko dira.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Labayru Fundazioa
Egilea(k): Larreategui, Yolanda ; Saito, Yurie ; Morente, Enrique ; Zabala, Ibai ; Gabiola, Mikel
Argitaratua: Bilbo : Labayru Fundazioa, L.G. 2024
Bilduma: Munduenea. Munduko ipuinen etxea II (Labayru Fundazioa)
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Ipuinak
Baliabide digitalak
Audioak
Podcastak
Audio-liburuak
Deskribapen fisikoari buruzko oharra: Bilduma osoa kutxa batean sartuta dator.
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Entzun audio-liburua (euskaraz)
Entzun audio-liburua (japonieraz)
Ikus booktrailerra
Adina / Maila: 6-10 urte (urdina)

Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako narratiba N LAR neg Eskuragarri  Maileguan eskatu EK24120044