Segundo erabakigarriak / Manu López Gaseni
Karim institutuaren ondoko terraza batean dagoela, bonba-motxila baten leherketaren lekukoa da. Atentatuaren egileen ondoan zegoen, baina onik atera da, ondo ulertzen ez duen ahalmen bitxi bati esker. Ertzaintzak komisaldegira eraman du galdeketa egiteko, eta handik gutxira identitaterik gabeko emakume misteriotsu bat agertu da, Karimi eskaintza berezi bat egiteko: hiriko magrebtar komunitatean atentatuaren errudunak aurkitzen laguntzeko aukera. Zeren truke, ordea? Polizia- eta krimen-literatura gizagaindiko alderdi batekin uztartzen duen istorio honetan osagai asko aurkituko ditu irakurleak: nor den eta zer den jakin nahi duen gazte bat, ekintza eta tentsioa, sentimendu kontrajarriak, botere faktikoen azpijokoak, xenofobia, indarkeria, diru-gosea...
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Aduna :
Elkar,
L.G. 2024
|
Bilduma: |
Traola (Elkar)
; 12 |
Generoa / Forma: |
Haur eta Gazteentzako Literatura
Eleberriak |
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
Adina / Maila: |
12-16 urte (horia) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Haur eta gazteentzako narratiba | N LOP seg | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK24100186 |