Azala
Liburua Eskuragarri

Barrengaizto / Beatrice Salvioni ; itzultzailea, Fernando Rey

Lambro ibaiaren bazterrean datza hamahiru urteko Francesca, uharriak lepondoan eta ipurdi biluzian iltzatzen zaizkiola eta gainean gizon baten gorpua duela. Hurbil du Maddalena, uretan belauniko, lohiturik eta eztulka. Urtebete lehenago hasi zen bi neskatxen arteko harremana, Francesca txunditurik gelditu baitzen denek "Barrengaizto" deitzen zuten haren izaera matxinoarekin. Arau sozialak beste ezeren gainetik betearazten dituen amari entzungor eta kaleko mihi gaiztoek diotena gorabehera, Francesca Maddalenaren lagun taldera bilduko da bizitzeko molde askeago batez jabetu nahian. Hala ere, kolonietako gerrak eta erregimen faxistak temati jarriko dizkiete oztopoak bi lagunei, eta zapalketa misogino eta bereizkeria sozial askotarikoei aurre egin beharko diete. Elkarrekin eta eskuz esku egin ere.

Zerrenda:
Egile nagusia: Salvioni, Beatrice
Egilea(k): Rey, Fernando
Argitaratua: Tafalla : Txalaparta, 2024
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Amaiur (Txalaparta)
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N SAL bar Eskuragarri  Maileguan eskatu EK24100167
Narratiba (Helduentzat) N SAL bar Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE24100131