Azala
Liburua Eskuragarri

Euri gorriaren azpian / Asier Serrano

Paperezko zeru zabalera begiratu, eta hodeiek markatzen duten mapa gero eta puztuago eta hurbilagoan iraganaren ekaitz perfektu gorria nola lehertuko den kontenplatu. Hogeita bost urte atzera, estatu kolpea hirira heldu zen egunean, ezagutu zuen idazletzatik erretiratua den emakumeak gizon antzezlea. Ordutik, zazpi urteko diktadura, eta hemezortzi urteko ustezko demokrazia. Orain, emakumea hirira itzuliko da, hilzorian den gizonaren enkargua betetzera. Emakumeak abandonatu zuen sustraietara barne bidaia da kontakizuna. Bazterreko biztanleen bisaian ikusiko du alegiazko estatua nola aldatu den. Fikzioa beti izango da tokatu zaigun garaiko errealitate gordinena kontatzeko tresnarik zehatzena. Asier Serranok estilo xehea du, argia, herdoiltzen ez dena. Poesiak zeharkatzen du kontakizuna, narrazio ezin bikainagoa eskaintzeko irakurleari. Istorio bortitza da, lohitsua, baina dena du ederretik. Asier Serranoren unibertsoaren ataria da Euri gorriaren azpian; nobela honek sortzen duen liluraren aurrean ezin dira begiak itxi.

Zerrenda:
Egile nagusia: Serrano, Asier
Argitaratua: Donostia : Erein, 2024
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Narratiba (Erein) ; 153
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus liburuaren aurkezpen-ekitaldia
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N SER eur Eskuragarri  Maileguan eskatu EK24100179
Narratiba (Helduentzat) N SER eur Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE24090115