Azala
Liburua Eskuragarri

Arratiako tranbiaren historia grafikoa (1902-1964) = Historia gráfica del tranvía de Arratia (1902-1964) / [egilea] Jon Urutxurtu Bengoetxea ; [zuzenketak, Alasne Artetxe, Aitor Erdozia ; koordinazioa, Montserrat Petralanda ; ikuskaritza, Juanjo Olaizola]

Bizkaiko Foru Aldundiak Arratiako tranbiaren historia grafikoa (1902-1964) liburua argitaratu du, Jon Urutxurtuk idatzia. Denboraren tunelean zehar egindako bidaia bat da, argazki eta testu ugariz hornitua, iraganari begiratzeko, eta gogoratzeko nola lagundu zien garraiobide horrek 1902tik 1964ra bitartean egin izan zuen ibilbideko herrietako bizilagunei. Duela ehun eta hogei urte baino gehiago sortu zen Bilbotik Durangora eta Arratiara zihoan tranbia elektrikoa, Arratiako tranbia izenez ezaguna, eta 2024ko azaroaren 30ean beteko da desagertu zen hirurogeigarren urteurrena. Bilbotik Durangora eta Arratiara zihoan tranbia elektrikoaren historian murgiltzeak XIX. mendeko azken urteetara garamatza, 1898. urte aldera, orduan eman baitzion garai hartako Sustapen Ministerioak emakida Ángel Iturralderi, zerbitzuan jar zezan. Emakida hartan adierazten zen tranbia lurrunez bultzatuko zela, baina hori ez zen inoiz gauzatu. Hala, lehen zatia, Lemoa eta Artea bitartekoa eta bederatzi kilometrokoa, 1899ko irailaren 2an inauguratu zen behin-behinean, tranbia abereek bultzatzen zutela. Ordurako, Automóvil Vitoriana konpainiak Areatza eta Gasteiz lotzen zituen autobus-zerbitzua ematen zuen, Barazar mendatean gora. 1902ko uztailaren 5ean, probak egiteko lehen tranbia elektrikoa iritsi zen Durangora, eta, handik aste batzuetara, Lemoa eta Zeanuri bitarteko tartea elektrifikatu zuten. 1902ko abenduaren 7an, Bilbotik Durangora eta Arratiara zihoan tranbia elektrikoaren behin betiko inaugurazio...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Urutxurtu Goikoetxea, Jon
Erakunde egilea: Bizkaiko Foru Aldundia
Egilea(k): Artetxe, Alasne ; Erdozia, Aitor ; Petralanda, Montserrat ; Olaizola Elordi, Juanjo
Argitaratua: [Bilbo] : Bizkaiko Foru Aldundia, L.G. 2024
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaratzailearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 656.4(460.15Arratia) URU arr Eskuragarri  Maileguan eskatu EK24080054