Azala
Liburua Eskuragarri

Hau ez da gerra bat / Mikel Ayllon, Piszifaktoria ; [sar hitza, EHAZE ; hitzaurrea, Irati Agirreazkuenga Onaindia]

2015ean ekin zion bideari Piszifaktoria Ideien Laborategiak, Laudion (Araban). Txaranga bat egin nahi genuen, ez teatroa. Musika jo, kalean, jendearekin, jendearen artean. Jan. Eta edan. Oturuntza bat. Ia hamar urte geroago, hemen gaude, antzerkiaren espazio klasikoan lekurik izango ez luketen hainbat sorkuntza besapean. Guk ez baikenuen antzerkirik egin nahi. Guk jendearekin elkartu nahi genuen, haien erraietaraino sartu eskuak, barruak inarrosi. Dena aldatu. Liburu honetan, beraz, antzezlan itxurako hiru bala aurkituko dituzu: Bunker, Hau ez da gerra bat eta Hau gerra bat da. Guregandik urrun daudela ematen du, baina gu ere bagara haien erantzule, eta erantzukizun, min eta laztura hori ulertzen eta sentitzen lagundu nahi dizu triptiko honek. Gerrez ari gara, noski. Hiru bala hauek leku berean dute abiapuntua, eta hirurak dira lan gordin, zuzen eta gupidarik gabeak. Zergatik? Zertarako? Artearen bitartez gerra bat bizitzeko, gerra gehiagorik bizi behar ez izateko.

Zerrenda:
Egile nagusia: Ayllon, Mikel
Egile korporatiboa(k): EHAZE ; Piszifaktoria Ideien Laborategia
Egilea(k): Agirreazkuenaga Onaindia, Irati
Argitaratua: Donostia : Zarautz : EHAZE ; Susa, L.G. 2023
Bilduma: Ganbila (Susa) ; 24
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
Antzerkia
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Ikus aurkibidea