Azala
Liburua Eskuragarri

Josefa, neskame / Alaitz Melgar Agirre

Josefa Agirre Etxeberriaren bizitza berreraiki nahi du egileak, haren bilobak. Nor zen baina Josefa? 1928an Azpeitiko baserri batean sortutako emakumea, 12 urte bete orduko neskame lanetan joan zena, eta geroztik bizitza osoan zerbitzari aritu zena, han eta hemen. Alabaina, Alaitz Melgar Agirrek bere ikerketan aurki deskubrituko du inon ez dagoela agiririk, dokumenturik, paper ofizialik. Zer egin, beraz, froga enpirikorik ezean? Neskametzari buruzko saiakera bat topatuko duzu orri hauetan horrez gain, bizitza konplikatua eta nortasun konplexua izan zuen pertsona baten nondik norakoa eta, aldi beran, isiltasunera kondenatutako guztiei hitza emateko ahalegin bat, ikusezinak ikusgarri bihurtzekoa.

Zerrenda:
Egile nagusia: Melgar Agirre, Alaitz
Argitaratua: Aduna : Elkar, L.G. 2024
Bilduma: Lekuko (Elkar) ; 39
Gaia:
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Biografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N MEL jos Eskuragarri  Maileguan eskatu EK24060017