Bost sagutxo / [testua eta irudiak] María Girón ; [itzulpena, Xabier Olaso]
Album garaikidea da honakoa, tradiziozko ipuinen zapore argia berdin-berdin dakarrena. Meriendatzeko ordua da eta bost sagutxo ahora eramateko zerbaiten bila irten dira elkarrekin. Banan-banan bidean zehar hemen eta han gelditzen dira eta taldean Piti saguak soilik egingo du aurrera, harik eta dena jira-biraka hasten zaion arte… «Bost sagutxo» kontakizun erritmiko eta dibertigarria da eta ahozko tradizioaren gai eta egituretara eramaten gaitu; honako hauek guztiak agertzen ditu: animaliak protagonista diren ereduak, ausardia nagusitzea eta txikia handiari gailentzea, errepikapen- formulak erabiltzea, etengabe kendu edo ekintzari gehitzen zaizkion pertsonaiak (kenketa-gehiketa) agertzea, errima, erritmoa… Ilustrazioak atseginak eta xehetasunez beterikoak dira eta saguen gordelekuaren sekretu guztiez gain, protagonistak joan-etorrian dabiltzan etxeko leku ezberdin guztiak ere erakusten dizkigute; horiek guztiak, eguneroko bizitzari lotuak diren neurrian ederki asko ezagutuko dituzte neska-mutikoek. Bestalde, ezaugarri horiek guztiek haur txikienei kontatzeko baliabide paregabea bilakatzen dute liburu hau.
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Arre ; Pontevedra :
Pamiela,
Kalandraka, 2024
|
Edizioa: | 1. argit. |
Bilduma: |
Amets egiteko liburuak (Pamiela eta Kalandraka)
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Album ilustratuak
Haur eta Gazteentzako Literatura |
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
Adina / Maila: |
3 urtetik aurrera (urdina) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Album ilustratuak | AI GIR bos | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK24050084 |