Azala
Liburua Mailegatua

Immigrazioa eta abertzaletasuna / Pako Sudupe Elortza ; [hizkuntza-zuzenketen arduraduna, Ander Altuna Gabiola]

Lan honetan, funtsean, hiru periodo jakinetan, hala nola 1) 1876tik aurrera, 2) frankismoan eta 3) azken mende bueltan, Hego Euskal Herrira etorritako migratzaileen kopuru handiak indar abertzaleen aldetik zer-nolako diskurtsoak sortu dituen azaltzen da —Kataluniakoa ere ukitzen da baina gaingiroki—. Ez inola ere modu exhaustiboan, lagin adierazgarri batzuen bitartez baizik. Eta azterketa horretan hizkuntzari garrantzi berezia ematen zaio. Iñaki Iurrebasok egindako doktore-tesiaren arabera, 195.000 hiztun gara Euskal Herrian (% 7) euskaraz erdaraz baino hobeki mintzo garen elebidunak, eta bi hizkuntzetan antzera moldatzen direnak 220.000 (% 8). Egoera linguistiko honetara heltzeko, era askotako arrazoiak egon dira noski, historiko-politikoak, sozioekonomikoak... baina immigrazioak ere, dudarik gabe, eragin handia izan du.

Zerrenda:
Egile nagusia: Sudupe, Pako
Egilea(k): Altuna, Ander
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea ; Euskal Herriko Unibertsitatea L.G. 2024
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea (UEU)
Argitaletxearen webgunea (EHU)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 323.1(466EH) SUD imm Mailegatua  Maileguan eskatu EK24040104