Emakumea zientzian [Interneteko baliabidea] / [jatorrizko ideia, zuzendaritza, koordinazioa eta gidoien egokitzapena, Ignacio López-Goñi ; irudiak eta bideoen animazioa, Iñigo Izal Azkarate ; itzulpena, Lete Itzulpenak]
Zientzian arrastoa utzi duten emakumeen biografia labur hauen bidez, bizitza liluragarri horietara hurbildu nahi ditugu gaztetxoak, batzuetan zailtasunez eta oztopoz beteak egon badira ere. Zabaldu nahi dugun ideia nagusietako bat da ahaleginak, kemenak eta ilusioak ematen dutela beren fruitua. Liburu honetan ageri diren testuek badute beren bertsioa bideoan. Egia bada ere bideoak erakargarriagoak eta egokiagoak direla gaurko ikasleentzat, ez dugu baztertu nahi izan idatzizko bertsioa egiteko aukera, ideietan eta kontzeptuetan sakondu ahal izateko eta, batez ere, zientzia modu ludikoagoan eta sortzaileagoan hurbiltzeko ikasleei. Gure helburu nagusia da neskatoengan eta mutikoengan zientziaren ideia eta ikuspegi berriak piztea, emakume askok aurrerapen zientifiko garrantzitsuetan izan duten eginkizun handia azpimarratuz. Orrialde hauetan aurkituko ditugun jarduerak hiru taldetan bana daitezke. Batetik, irakurritakoa ulertzeko jarduerak ditugu. Jarduera horiei esker, aurrerantzean baliagarriak izango zaizkien datu garrantzitsuak gogoratuko dituzte. Hemen, hainbat erronka aurki ditzakegu, hala nola letra-zopak edo puzzleak, aukera anizkoitza, enigmak, esaldiak osatzea edo testuak idaztea, adibide batzuk aipatzearren. Bigarren jarduera-motaren helburua da gaiari buruz informazio gehiago ematea. Multzo honetan aurki ditzakegun jarduera-motak Lehen Hezkuntzako azken ikasturteetan lantzen diren ezagutzetara bideratuago daude, bai eta Bigarren Hezkuntzako lehen mailetan lantzen diren...
Erakunde egilea: | |
---|---|
Egilea(k): | ; |
Argitaratua: |
2024
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Monografiak
Baliabide digitalak Biografiak |
Loturak: |
Argitaratzailearen webgunea (EHUko Kultura Zientifikoko Katedra) Joan material honetara |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK24020178 |