Maruri-Jatabeko baserriak = Caserios de Maruri-Jatabe / [egilea, Labayru Fundazioa ; informazioaren sailkapena, testuak eta argazkiak, Ziortza Artabe eta Itziar Rotaetxe]
Maruri-Jatabeko baserrien garrantzia eta ezaugarriak ezagutzeko liburua. Argitalpen honen helburu nagusia da, Maruri-Jatabeko baserriak eta euren izenak ezagutzea eta zabaltzea, ahoz zein idatziz. Liburu honetan herriko baserrien katalogoa egin da, iaz egin zan bideoaren osagarri. Guztira 90 baserri zerrendatu dira, 1900. urtea baino lehenagokoak. Bakotxari buruz argazkia eta fitxa datoz liburuan. Fitxa horretan hainbat datu emoten dira: izen arautua, historikoki izan dituen izen ezbardinak edo aldaerak, ahoz zelan esaten jakon, eta baserriaren bereizgarri edo jakingarri nagusiak. Era honetako lanak beharrezkoak dira gure baserriak gure izana, gure izaera adierazten dauelako, eta ez dogulako galdu gura. Ondarearen barruan, alde batetik, arkitektonikoa dago, baserriek eraikin modura daukien balioa; baina bestetik, ondare ez materiala dago, ukitzen ez dana, belaunaldi batetik bestera doana, eta hona ekarri gaituena. Baserriak familia bizitzeko eraikiak dira, eta familia horren bizimoldera egokitzen dira. Tipologiari jagokonez, historian zehar bilakaera ikusi dogu. Maruri-Jatabeko baserririk zaharrenak XVI. mendekoak dira, eta egurrak eusten deutsiela esan daiteke. XVII-XVIII. mendeetakoetan, ostera, harria da nagusi. Badira moldeotan sartzen ez direnak be.
Egile korporatiboa(k): | ; |
---|---|
Egilea(k): | ; |
Argitaratua: |
Bilbao :
Labayru Fundazioa ; Maruri-Jatabeko Udala,
L.G. 2023
|
Bilduma: |
Izena eta izana (Labayru Fundazioa)
; 6 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Monografiak
Baliabide digitalak |
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea Ikus liburuaren bertsio digitala (Maruri-Jatabeko Udala) Ikus liburuaren aurkezpen-bideoa |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 728.6(460.152)Maruri mar | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK24020148 |