Klasikoak gaur : Mari Xor / [testua] Yolanda Arrieta Malaxetxebarria ; [euskara zuzentzailea, Amaia Apalauza]
Geure herentziatik sorturiko maitagarri-ipuin unibertsala dugu Mari Xor. Eta uste dugu oraindik mami asko gordetzen duela bere barruan, bai andrazko gizonezkoen zereginez hausnartzeko orduan, bai gizarte-egituraketaz eztabaidatzeko orduan, bai banakoaren eraikuntza lantzeko orduan, bai gure kulturaren ezaugarriak aztertzeko orduan. Mami horietan arakatzeko gonbita egiten du liburu honek, iniziazio-ipuin ororen xedea lagun hartuta: nahiak, mugak eta bideak ezagutzea. Irautea merezi duen aldeko ariketa-proposamen bat duzue. Ondarea ezagutzeak orainaz jabetzen laguntzen digulako eta geroaz amets egiten. Ez dakigu nork asmatu zuen Mari Xor. Zaila da jakiten egile ezagun bakarra ala gehiago izan ote zituen. Herriak sortua dela esan izan da, baina azalpen horrek ez nau erabat konbentzitzen. Herria transmisore izan da, izatekotan, eta herrian ere persona jakin batzuek kontatu eta transmititu dute ipuina. Maitagarri-ipuinek, ipuin herrikoi orok bezala, akzioa dute ardatz. Norberak bere premietara egokitu nahi du mundua, norbera ere munduko premietara egokitzen den heinean. Ipuineko protagonistak aparteko laguntza behar izaten du horretarako: tresna magikoren bat, teknologia ezohikoa, persona esanguratsu baten aholkua edota abere ahaltsuren bat.
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Berriozar :
Denonartean,
L.G. 2018
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Monografiak
|
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |