Zer behar dute gazteek? [Interneteko baliabidea - Bideoa] : euskaratik ditugun erronkak aletzen jardunaldiak / [hizlariak, Iratxe Retolaza ... et al. ; Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan antolatuta]
'Zer behar dute gazteek?' lelopean, 2023ko ekainaren 1 eta 2an euskaratik ditugun erronkak aletzea helburu izan zituen jardunaldiak egin ziren Bilboko BBK Kuna gunean, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailak lankidetzan antolatuta. Azken hamarkadetako bilakaera teknologiko, ekonomiko, politiko eta sozialek goitik beherako aldaketak eragin dituzte munduan eta jendeon bizimoduetan. Gainera, badirudi aldaketen azelerazio etengabe bat bizi dugula. Aldaketa horiek erdiz erdi eragiten dute hizkuntza praktiketan, hizkuntzekin dugun harremanean. Oraindik eta gehiago euskara bezalako hizkuntza gutxitu baten kasuan. Testuinguru honetan asko dira euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuari begira sortzen diren galdera eta erronkak, eta horietako asko gazteen inguruan josten dira, eurena baita etorkizuna. Galdera horien garrantziak gazteengan zama handia jartzera eramaten gaituzte sarri, eta askotan, eurei entzun gabe erantzunak proposatzera. Korapilo horien inguruan aritu nahi izan dugu jardunaldiotan: Zein dira gazteentzako euskara hizkuntza hautu erakargarri eta gorpuztu egiteko sustatu beharreko ildo eta politikak? Zein dira epe ertainean datozen aldaketa eta erronkak? Eta garrantzitsuena: zer diote gazteek honen guztiaren inguruan? Zer behar dute?
Sinopsia: | 'Zer behar dute gazteek?' lelopean, 2023ko ekainaren 1 eta 2an euskaratik ditugun erronkak aletzea helburu izan zituen jardunaldiak egin ziren Bilboko BBK Kuna gunean, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailak lankidetzan antolatuta. Azken hamarkadetako bilakaera teknologiko, ekonomiko, politiko eta sozialek goitik beherako aldaketak eragin dituzte munduan eta jendeon bizimoduetan. Gainera, badirudi aldaketen azelerazio etengabe bat bizi dugula. Aldaketa horiek erdiz erdi eragiten dute hizkuntza praktiketan, hizkuntzekin dugun harremanean. Oraindik eta gehiago euskara bezalako hizkuntza gutxitu baten kasuan. Testuinguru honetan asko dira euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuari begira sortzen diren galdera eta erronkak, eta horietako asko gazteen inguruan josten dira, eurena baita etorkizuna. Galdera horien garrantziak gazteengan zama handia jartzera eramaten gaituzte sarri, eta askotan, eurei entzun gabe erantzunak proposatzera. Korapilo horien inguruan aritu nahi izan dugu jardunaldiotan: Zein dira gazteentzako euskara hizkuntza hautu erakargarri eta gorpuztu egiteko sustatu beharreko ildo eta politikak? Zein dira epe ertainean datozen aldaketa eta erronkak? Eta garrantzitsuena: zer diote gazteek honen guztiaren inguruan? Zer behar dute? |
---|---|
Deskribapen fisikoa: | Baliabide elektronikoa (hainbat bideo) : soinuduna, kol. |