Azala
Liburua Eskuragarri

Euskaldunak : erro eta itxaropen / Joseba Aurkenerena Barandiaran

Liburu honen ildo nagusia gure Herria da, euskararen herria, euskaldunen herri miresgarria, Euskal Herri gurea. Betidanik euskarak eta Euskal Herriak erakarri eta liluratu naute, eta gazte-gaztetik nire pasioa izan dira; pasioa, zaletasuna eta lanbidea batera. Horretan zorte handia izan dudala aitortu behar dizuet, nire bizitza osoa euskararen bideetatik barna egin ahal izan dudalako. Norbaiti entzun nion behin “norberak egiten duela bere zortea”, eta beharbada hori da niri gertatu zaidana. Dena den, gure mintzaira eta gure herria maitatzeak ez nau bide estura eraman, mundu zabaleko herriak, kulturak eta hizkuntzak maite eta miresten ditudalako, eta horietaz ere, informatu, ikertu eta batzuetan idatzi ere egin izan dut. Horregatik, irakurle, liburu honetan Sumer zaharreko atal bat ikusi ahal izanen duzu, eta beste bat nahuatl kulturari buruzkoa. Gainera, iruditzen zait horietaz euskaraz idaztean, nolabait gurera ekartzen ditugula, hau da, euskal mundura, gure ere egiten ditugula, alegia. Hauxe da nire ustea, nire filosofia, gizateria ikusteko dudan ikuspegia, eta hori izanen da, irakurle, liburu honetan aurkituko duzuna.

Zerrenda:
Egile nagusia: Aurkenerena Barandiaran, Joseba
Argitaratua: Zarautz : Dakit, L.G. 2023
Generoa / Forma Helduentzako Literatura
Biografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N AUR eus Eskuragarri  Eskatu EK23040008