Azala
Bideoa Eskuragarri

Zientzialari (Igor Horrillo) [Interneteko baliabidea - Bideoa] : garrantzitsua da gaixotasun neuropsikiatrikoen oinarriak aztertzea / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU)

"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: Gaixotasun neuropsikiatrikoak eta hauen eragina gero eta ohikoagoak dira gure gizartean. Azken bi urteotan datuek gora egin dute, baina adituek ez dakite nola edo zergatik sortzen diren gaixotasun hauek, hots, gaixotasun hauen oinarri neurobiologikoak ezezagunak dira. Hori dela eta, gaur egun gaixotasun hauei aurre egiteko tratamenduen eraginkortasuna mugatua da. Estresa, adibidez, gizarteak pairatzen duen kanpo faktore garrantzitsuenetako bat da, eta depresioarekin eta gaixotasun honen garapenarekin lotura zuzena daukala frogatu da. Gaitz hau pairatzen duen gaixo batek gorputzeko atal zehatz bat (ardatz hipotalamiko hipofisario adrenala) martxan jartzen du. Horren eraginez, gorputzak kortisola izeneko hormona askatzen du eta nerbio-sistema sinpatikoa abiarazten du. Depresioa sufritzen duten pertsonek ez dute ardatz honen kontrola izaten eta ondorioz, gaixo horien gorputzek kortisola gehiegi askatzen dute. Horrek, baina, garunaren ongi izatean eragin kaltegarria izango luke. Gaixotasun neuropsiikiatrikoen eta hauen tratamenduen inguruko erronkak ezagutzeko, UPV/EHUko Neuropsikofarmakologia ikerketa-taldeko Igor Horrillo ikertzailearekin bildu gara.

Zerrenda:
Erakunde egilea: EHUko Kultura Zientifikoko Katedra
Egilea(k): Horrillo, Igor
Argitaratua: [S.l.] : UPV/EHU, 2022
Bilduma: EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala)
Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 174
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Loturak: Ikus bideoa
Ikus YouTube kanala

Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-bideoak INTERNETEKO BALIABIDEA EK23030093