Cancionero del rey Teobaldo [Soinu-grabazioa] = Tibalt erregearen kantutegia = Recueil de chansons du roi Thibaut = Chansonnier of King Theobald / [testuak] Sergio Barcellona, Enrique Galdeano, Mikel Zuza
Kultura eta Kirol Departamentuak 'La Música del Reino' lanaren bigarren alea argitaratu du, 'Tibalt erregearen kantutegia" izenburupean. Argitalpen honek, Sergio Barcellona eta Enrique Galdeano historialari eta musikariek Mikel Zuza historialaria lagun elaboratuak, XIII. mendeko lehen erdian zehar (1234 - 1253) Nafarroako errege izandako 'Trovador' izengoitiarekin ezagutzen zen Tibalt I. aren bizitza eta obra biltzen ditu. Liburu argitaratu berri honetan, Tibalt erregearen zenbait abestiren jatorrizko testuak, biografia bat, Nafarroako errege honen abestien oroimenari buruzko artikulu bat, epe horretan erabili ziren musika instrumentuak hala nola erdi aroko musika mota horren interpretazioari buruzko iritzi ezberdinak barne hartzen dituzten 202 orri dakartza. Lau hizkuntzetan idatzitako argitalpena lau multzotan banatuta dago, hizkuntza bakoitzeko bat: gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa. Aargitalpen hau Tibalten jatorrizko bederatzi abesti dakartzan CD batekin osatu da. Guztira bederatzi dira Tibalten musika-errepertoriotik hautatutako abestiak, zein jadanik arestian landu zituzten argitalpenean partaide diren musikariek, entzule profanoentzat egokienak izateagatik. "Abesti testuen sorta bat hautatu dugu, asmoa izanik bere neurria publikoak errazago entzungo duen formatu batekin doitzea, betiere horien koherentzia mantentzen dela bermatuz", arbuiatu du Enrique Galdeanok. Lan honekin, Tibalten abestiak modu berritzaile batean...
Deskribapen osoa
Zerrenda: