Azala
Liburua Eskuragarri

Geu be bagara itsasoa / [testuak] Akaitze Kamiruaga ; [egilea, Labayru Fundazioa]

Bermeoko, Lekeitioko, Santurtziko eta Ondarroako portuetan lan egiten duten hogei emakumeren testigantzak jaso ditu Labayru fundazioak. Bildutakoarekin, 'Geu be bagara itsasoa' liburua eta ikus-entzunezko sorta ondu ditu. Itsasoko zereginak ondo bereiztuta egon dira: gizonezkoak joan izan dira arrantzan, eta andrazkoek lehorrean egin izan dute lan. Emakumezkoen egitekoak ez dira hain ikusgarriak izan, eta bigarren mailakotzat jo diren horiek azalduko dira liburu honetan. Bide batez emakume hauei ondo merezita duten aitortza egin gura diegu. Arrantzalea gizonezko irudikatzen dugu, baina zer izango litzateke arrantza emakume barik?". Labayru fundazioak ondu duen "Geu be bagara itsasoa" argitalpenak egindako galdera da, eta erantzuna ere argia da: beharrezkoak direla emakumeak. "Arrantzan egitea tarteko pausoa da. Itsasoratu aurretik emakumeek prestatzen dituzte gizonezkoek behar dituztenak. Arrantzan egiteko sareak ere andrezkoek egin eta konpondu izan dituzte. Eta zer esanik ez behin itsasontzia portura etorritakoan", azaldu du Akaitze Kamiruaga Labayru fundazioko zuzendariorde eta Herri Ondare arloko arduradunak. Hark gidatu du proiektua ere: liburu batek eta hamabi ikus-entzunezkok osatzen dute. Kamiruaga Bermeoko, Lekeitioko, Ondarroako eta Santurtziko portuetan ibili da lekukotzak jasotzen. Itsasoari lotutako zenbait lanbidetan ibili izan diren eta oraindik ere badabiltzan hiru belaunalditako hogei emakume elkarrizketatu ditu. "Hai...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Kamiruaga, Akaitze
Erakunde egilea: Labayru Fundazioa
Argitaratua: Bilbao : Labayru Fundazioa, L.G. 2022
Bilduma: Geureak - Herri Ondare bilduma (Labayru Fundazioa) ; 11
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Bideoak ikusteko (EIMA Katalogoa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 331:656.61-055.2 KAM geu Eskuragarri  Maileguan eskatu EK23010148