Azala
Liburua Eskuragarri

Aztergaiak Ipar Euskal Herriko euskararen berrikuntzez / Iñaki Camino

Ipar Euskal Herriko hizkuntza-berrikuntzen eta arkaismoen berri dakar liburu honek. Hondarreko mendeetan Ipar Euskal Herrian sortu diren berrikuntza guzti-guztiak ageri ez badira ere, horietarik anitzen berri dakar. Adierazten da ezaugarri berri horiek noiztik ezagutzen ditugun, zein testutan agertu diren lehen aldiz, eta jakinez geroz, adierazten ere da gerora norat hedatu diren. Ipar Euskal Herriko jendeen ibilera historikoez bada atal bat, dialektologia dinamikoaren alderdi teoriko-metodologikoez beste bat eta laugarren atalean, geografia-hedadura zabaleko eta murritzagoko Ipar Euskal Herriko hizkuntza-ezaugarri berrien sailak bereizten dira, eskualdeetakoak barne. Hondarreko atalak xeheki aurkezten dizkigu hogeita bat berrikuntzaren ñabardura gramatikal, espazial eta denborazkoak.

Zerrenda:
Egile nagusia: Camino Lertxundi, Iñaki
Argitaratua: [Leioa] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 2022
Bilduma: Ikertuz (EHU)
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 809.169-087 CAM azt Eskuragarri  Maileguan eskatu EK23010103