Azala
Liburua Eskuragarri

Lauaxetaren pentsamendua eta jarduera / Sebastian Gartzia Trujillo

Lauaxeta euskal poeta ezagun eta estimatua da. Oraindik bere nortasuna erdi-ilun geratzen zaigu: hala nola heriotza-zigorreraino eraman zuten bere militantzia erlijioso eta politikoaren oinarria, adarkadura eta lotura. Poeta izateaz gain, Lauaxeta periodista eta mitinlari ere izan zen: «Olerkarija barik Jeltzale benetakua nazala atseginduko nau». Aberria eta euskara, gizarte-arazoak eta erlijiositatea izan zitzaizkion Lauaxetari enbor bakar baten elkarrekin guztiz inplikatutako bizitzaren ardatzak. Nola uztartzen zitzaizkion Lauaxetari hiru ardatz horiek? Galdera horren erantzunaren bila jesuiten eskolara joan behar dugula uste dut, jesuiten joera izan baitzen Lauaxeta eratu zuen eskola... San Ignazio eta Sabino Arana, biak batera. Lauaxeta Europan zabaldurik zegoen modernitatera zabaldu zen, eta euskaldunok modernitatera eramaten ahalegindu zen, bai literaturan (Bide-barrijak, Arrats-beran), bai gizartegintzan (Azalpenak,...), bai abertzaletasunean... Frankisten balek, haatik, laster moztu zuten Lauaxetaren ahalegin hori, baina, zorionez, «sakoneko lamazain honek» markatua utzi zigun iparra.

Zerrenda:
Egile nagusia: García Trujillo, Sebastián
Argitaratua: [Leioa] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2022
Bilduma: Euskal literatura (Euskal Herriko Unibertsitatea) ; 24
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Biografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 891.69Lauaxeta1.06 GAR lau Eskuragarri  Maileguan eskatu EK23010096