Azala
Liburua Eskuragarri

Irri egin / Raina Telgemeier ; Stephanie Yuek koloreztatua ; [itzulpena, Miel Anjel Elustondo]

Rainak seigarren mailako ikasle normala besterik ez du izan nahi, baina, behin, girl scouten bilkura batetik etxera doala, estropezu egin, erori, eta aurreko bi hortzak kaltetu ditu. Ondorengoa, bidaia luze etsigarri bat da. bracketak, ebakuntza, buruko arkua hortz-atxikitzailea... Eta horrekin batera, beste hainbat zorigaitz: lurrikara handi bat, mutilei buruzko nahaste-borrastea, eta zenbait adiskide, behar bezain adiskide on ez direla erakutsiko dutenak. Rainaren istorioak lehen hezkuntzatik bigarren hezkuntzara eramango gaitu. Bidean, artearekiko duen zaletasuna aurkituko du, ohartuko da benetako adiskidetasunaren esanahiaz, eta, azkenean, egin ahalko du... irri. Raina Telgemeier Irri egin komikia (gaztelaniaz, "¡Sonríe!") Interneten argitaratzen hasi zen, eta, horri esker, 2011. urtean Eisner Saria jaso zuen, nerabeentzako argitalpen onena izateagatik. Halaber, 2016an, berriz ere autore onenari Eisner Saria jaso zuen Hermanas komikiarekin; Hermanas ez da Irri egin komikiaren bigarren atala, baina komiki autobiografikoa da eta garai berean dago girotuta. Amerikako Estatu Batuetan lehenengo argitalpena egin eta hamabi urtera, Irri egin gazteentzako komikien klasiko bilakatu da, hogeita hamar hizkuntza baino gehiagoan itzuli eta lau milioi ale baino gehiago saldu ditu, eta euskaraz dugu azkenik.

Zerrenda:
Egile nagusia: Telgemeier, Raina
Egilea(k): Yue, Stephanie ; Elustondo, Miel Anjel
Argitaratua: Bilbo : Astiberri, 2022
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Txikiberri (Astiberri)
Generoa / Forma: Komikiak
Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 10 urtetik aurrera (berdea)

Antzeko izenburuak