Azala
Audioa Eskuragarri

Sara eta Paulen abenturak [Interneteko baliabidea - Audioa] : 3. atala: Pierres Chanpignon / zuzendaritza eta gidoi egokitzapena, Iñaki Beraetxe

Pierres Champignon da atal honetan Sara eta Paul dauden Zirkuko pistan ageri den artista. Ekilibrista da eta ehun metroko altueran dagoen sokan oreka bila dabil. Karolina du laguntzailea. Sara eta Paulen abenturak! bizikidetza inklusiboa bultzatzeko helburuz sortutako edukia da. Hiru urtetatik hamahiru bitarteko entzule gazteen identifikazioa lortu nahi du, gizarteak, normalean, eskaintzen dituen "arrakasta" ereduetatik urrunduz. Azken atalean argituko da behingoz ekilibristaren kasua. Izan ere, Bernardo Atxagaren "Logalea zeukan ekilibristaren kasua" antzerki obran oinarritzen da kontakizuna, Iñaki Beraetxek egindako gidoi adaptazioaren bitartez. Hamabi ataletan banatuta dago podcasta.

Zerrenda:
Egile nagusia: Beraetxe, Iñaki
Egile korporatiboa(k): Euskal Irrati Telebista ; Azimuth Faktoria
Egilea(k): Ayerbe, Ainhoa ; Auzmendi, Joxe Felipe ; Intxausti, Lorea ; Errasti, Kepa ; Urretabizkaia, Itziar ; Gamiz, Aintzane ; Abalde, Xabier ; Mendiaraz, Mikel ; Urdaniz, Irune
Argitaratua: Bilbo: EITB, 2022
Bilduma: Aisia-Fikzioa. Sara eta Paulen abenturak (EITB podkast) 3
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Haur eta Gazteentzako Literatura
Audioak
Podcastak
Audio-ipuinak
Loturak: Entzun audio-ipuina (EITB podkast)
Adina / Maila: 6 urtetik aurrera (urdina)

Antzeko izenburuak