Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Euskaraldia: HH eta LHrako unitate didaktikoak [Interneteko baliabidea] / egileak, Ikastolen Elkartea, Irrien Lagunak, Hezten, EBETE eta Kristau Eskola

Euskaraldiaren baitan haur eta nerabeek zer esan eta zer egin handia dutela sinetsita, Euskaraldiko zenbait eragile, hezkuntzan eta haur eta nerabeen sektorean ari direnak, lankidetzan ari dira 2018tik. Lankidetza horren emaitzeko bat hezkuntzako etapa ezberdinetan lantzeko proposamen didaktikoak izan dira. Eta, horren berri emateko idazten dizuegu. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketan lantzeko unitate didaktikoak elkarlanean prestatu dira Ikastolen Elkartea, Irrien Lagunak, Hezten, EBETE eta Kristau Eskolarekin. Materiala hezkuntza sare osorako jarri dugu eskuragarri Euskaraldiko webgunean. Unitate didaktikoak ikastetxeetan landuak izateko prestatuak izan diren arren, eremu ez-formaletan baliatzeko modukoak ere badira. Helburu nagusia zera da: modu ludikoan zein dinamika egingarrien bitartez, haur eta gazteek Euskaraldiaren berri izatea eta euren inguruko helduei ekimenaren berri ematea (xaxatzaile izatea).

Zerrenda:
Egile korporatiboa(k): Ikastolen Elkartea ; Irrien Lagunak Kultur Elkartea ; Hezten ; Ebete Hizkuntza Zerbitzuak ; Kristau Eskola
Argitaratua: S.l. Ikastolen Elkartea: 2022,
Hezkuntza-etapa: Haur Hezkuntza (HH)
Lehen Hezkuntza (LMH)
Ikasgaia: Euskara
Euskara eta Literatura
Ahozkotasuna
Hizkuntza mintzatua
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Curriculumeko baliabideak
Loturak: Joan material honetara (PDF)
Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: HH eta LH

Antzeko izenburuak