Federico Garcia Lorca / Federico Garcia Lorca ; itzulpena, Juan Luis Zabala ; [hitzaurrea, Isabel Etxeberria Ramírez]
Ariketa ederra bezain mingotsa da imajinatzea Federico Garcia Lorca 1978an, demagun, 80 urterekin, bere literatur ibilbideari gainbegiratua ematen elkarrizketa batean, eta irudikatzen saiatzea zer bilakaera izango zuen haren poesiak 1936ko abuztu hartan hil ez balute eta beste berrogei urtez sortzen jarraitu balu. Zer pertsonaia motak hartuko zieten lekukoa Andaluziako ijitoei eta New Yorkeko beltzei Lorca erbesteratu baten poemetan, adibidez? Zer hermetismo maila iritsiko zuten Espainiako barne deserrian ahopeka irauniko Lorca baten irudiek? Zer elkarreragin sortuko zen Lorcaren eta poesia sozialaren artean? Izan ere, idazten aritu zen 20 urte inguruan, liburutik liburura ibilbide aldiro berritu bat osatu zuen Lorcak, konpartimentukako sailkapenetatik ihesi. "Gogaitzen hasia nago nire ijitokeria mito hori dela eta. (...). Ijitoak gai bat dira, ez besterik (...). Ez dut nahi estu sailkatu nazaten" idatzi zion Jorge Guilleni gutun batean 1928an, Romancero gitano liburua argitaratu eta gutxira. Lehen poema liburuetan herri tradiziotik edan zuen Lorcak, Espainiako 27ko Belaunaldi deitu izan den horretako beste hainbatek bezala, neopopulismoarekin bat eginez. Sehaska kantek, koplek eta jolas kantek poesia biluzi, soildu eta estilizatu bat inspiratu zioten, eta erromantzeek gai tragikoak lantzeko bidea eman. Andaluzia, ijitoak, hango folklorea... lurrean sakon sustraitutako plataforma izan zitzaizkion, tokian tokiko osagai kultural oso bereizgarrien bitartez gai u...
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | ; |
Argitaratua: |
Zarautz [etab.] :
Susa,
L.G. 2022
|
Bilduma: |
Munduko poesia kaierak (Susa)
; 43 |
Generoa / Forma: |
Poesia
Helduentzako Literatura Baliabide digitalak |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Poesia (Helduentzat) | P GAR fed | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK22100172 |