Azala
Liburua Eskuragarri

Itsasoan urak handi / [gidoia] Unai Iturriaga ; [marrazkiak] Alex Sanvi

Unai Iturriagaren gidoiak eta Alex Sanviren ilustrazioek munduratu zuten Haur Besoetakoa duela zazpi urte. Gaur, berriz, komiki bilduman aurkeztu dute Elkar argitaletxearen Donostiako Megadendan. Haiekin batera ziren Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldot Tellitu eta Xabiroi komiki-aldizkariaren koorrdinatzaile Dani Fano. Haur Besoetakoa komiki ganberroa da, nobela beltz bat, haurren munduan girotua, egia handi eta borobilak kontatzen dituena, mozorrotuta. Aimek Haurren Hiria hankapean hartu eta ihes egin behar izan dute Haur Besoetakoak eta Lo-Li-tak. Itsasora egin dute jauzi, haragoko ertzen batean askatasuna eta bizimodu hobea aurkituko dituztelakoan. Doazen lekura doazela, ordea, txakurrak ortozik. Haur Besoetakoak eta Lo-Li-Tak ez dakiten arren, "Aimassad" (Aimen zerbitzu sekretuak) gainean izango dituzte uneoro munduan barna egingo duten oztopoz beteriko bidaian. Askatasuna garesti dago nonahi, esperantza izpiak ere bai, baina Orhiko xoriak Orhira nai. Partitzea zaila bada, itzultzea ez da samurragoa izango, itsasoan urak handi baitira.

Zerrenda:
Egile nagusia: Iturriaga, Unai
Erakunde egilea: Ikastolen Elkartea
Egilea(k): San Vicente, Alex
Argitaratua: Donostia : Ikastolen Elkartea, 2022
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Haur besoetakoa (Ikastolen Elkartea) ; 3
Gaia:
Generoa / Forma: Komikiak
Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 12 urtetik aurrera (horia)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Komikia K ITU its Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE22110344
Komikia K ITU its Eskuragarri  Maileguan eskatu EK22100020