Hamar / Andrej Longo ; Josu Zabaletak itzulia
Adelphi argitaletxeak "Dieci" argitaratzea erabaki zuenerako, hamaika argitaletxek bota zuten atzera liburu hau. 2008. urtean, berriz, Bagutta, Vittorini, Chiara sariak irabazi zituen eta Bancarella sarian finalista izan zen. "Dieci" liburu honetan, Bibliako Hamar Aginduetan bezala, hamar istorio kontatzen zaizkigu, gaur egungo Napolin girotuak, Napoliko arrabaletako testuinguru itxi, irteerarik gabekoetan gertatzen diren eta hiri horretako ikuspegirik gogorren eta bortitzena erakusten diguten muga-mugako hamar egoera. Gizakiaren elkarbizitzako legeak iseka eta trufa gaiztoa baizik ez direla diruditen kaletxo ilun eta itxaropen zapuztuzko mikrokosmo horretan, gizonak berak sortzen duen miserian galduta eta zanpatuta geratzen da gizakia.
Zerrenda:
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Donostia
: Pasazaite,
L.G. 2012
|
Bilduma: |
Inportazioko liburuak (Pasazaite)
; 1 |
Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |