Azala
Liburua Eskuragarri

Gure Otto Piarre / Peio Jorajuria Iturria

2021eko ekainaren 28an ehun urte bete dira Jean-Pierre Iratchet bidarraitar apez, idazle, ikerle eta ohorezko euskaltzaina sortu zenetik. Eta hogeita hamar urte zendu zenetik, 1991ko azaroaren 10ean hilik 70 urtetan. Urtemuga aproposa bidarraitar idazle jeinutsua itzaletik ateratzeko. Zeren gaur egun nor oroitzen da hartaz? Ez dut pertsonalki ezagutu Jean-Pierre Iratchet, nahiz 1983az geroztik haren sorterrian bizi naizen, 40 urte hauetan nonbait han beraz. Bainan gure bidarraitarra ordukotzat eta aspaldian Euskal Herritik haratago bizi zen, Landesetan (edo Landetan, Euskaltzaindiaren izendegiaren arabera), Buglose herrian. Handik haatik kasik aste oroz Herria astekariari igortzen zituen bere artikuluak, azken urtetan Otto Piarre-ren izenpedurapean. Eta artikulu horien bidez nuen haren ezagutza egin. Haren luma xorrotx eta arraillanta oso gustukoa nuen. Eta astekari horren langile bilakatu nintzelarik, artxiboetan bilatu nituen Iratcheten idazkiak, Chilar, Piarres Iparla, J-P.I. eta Otto Piarre izenpetuak. Errebelazio bat izan zen enetzat. Zer luma aberatsa, zer jakitatea, zer kondatzeko talendua! Bertsu andana handia ere badu idatzia, zenbaitekin sari batzuk irabazirik. Nola utzi gorderik horrelako altxorra? Haren obrak merezi du gaurko eta biharko belaunaldiek ezagut dezaten. Hara liburu honen xedea, aldi berean xumea eta handia. Bidarrai Elixaldeko semea atxik dezagun luzaz bihotzean.

Zerrenda:
Egile nagusia: Jorajuria, Peio
Argitaratua: Zarautz : Dakit, L.G. 2022
Gaia:
Generoa / Forma: Saiakerak
Biografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Saiakera S JOR gur Eskuragarri  Maileguan eskatu EK22070014