Azala
Liburua Eskuragarri

Erradikalak / Ane Labaka Mayoz, Beatriz Egizabal Ollokiegi ; [sar hitza, EHAZE , hitzaurrea, Jule Goikoetxea Mentxaka]

Dena da erro desbideratu, erro madarikatu. Ama gaiztoak, sorginak direlako; ama onak, emakume direlako; ama ez diren emakumeak, eme ez direlako, kumerik ematen ez dutelako, kume ez direlako. Erro direlako. Erro zikin jazarriak. Umorez beztituak. Zentzu alienatzailearen genozidioa da erro madarikatuon patua. Zentzuak min onartezina ematen digu. Umoreak min bizigarria. Umorez gizendu dute Beatriz Egizabalek eta Ane Labakak erroa, zentzu erritmikoz puztu, agoran daudelarik eztanda egin dezan, hestegorriak gure masailetan. Sei gizabanako hilkor, bizitzarekin ahal duten moduan moldatzen, bi heroi super cool, eta bi jainko-jainkosa ahalguztidun lurtar gaixoek debekatuta duten guztiaz gozatzen. Desioaren arrazionalizazioa, erabakitze ezintasuna, tabuak, fantasiak, proiekzioak eta eguneko ametsak. Rapa, trapa eta rocka. Eurak eta gu. Digitala eta analogikoa. Pornoa eta Afrodita. Aseezintasuna. Eta guztia zeharkatzen, blai egiten, musika. Izango da antzerkia, izango da musika, izango da barre-algara, mina, pasioa, haragia, odola. Izango da rock and rolla.

Zerrenda:
Egile nagusia: Labaka Mayoz, Ane
Erakunde egilea: EHAZE
Egilea(k): Goikoetxea, Jule ; Egizabal Ollokiegi, Beatriz
Argitaratua: Donostia : Zarautz : Larrabetzu : EHAZE ; Susa, L.G. 2022
Bilduma: Ganbila (Susa) ; 16
Generoa / Forma: Antzerkia
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Antzerkia (Helduentzat) A LAB err Eskuragarri  Maileguan eskatu EK22060036