Azala
Liburua Eskuragarri

Izan eta oroit : euskal lurraren oihartzunak / Joseba Aurkenerena Barandiaran

Mundu honetan badira errealitate anitz, ez da mundu bakarra, eta denok bizi gara gure errealitate berezian murgildurik. Errealitate hori f isikoa edota irudimenezkoa izan daiteke, mundu etnograf ikoarekin, politikoarekin, izpiritualarekin, zientziazkoekin..., loturikoa. Bakoitzak bereari eusten dio, eta bere errealitatean bizitzen ahalegintzen da. Horixe da niri gertatzen zaidana, gainerako gizaki guztiei bezalaxe, nire errealitatean, euskaldunen planetan, bizitzen saiatzen bainaiz. Badakit planeta gehiago badirela, gurea ez dela ortzian den izarbel bakarra, denak errespetatzen ditut, eta guztietatik zerbait ikasten eta ezagutzen ahalegintzen naizen arren, nire bihotzak euskal errealitatean bizitzera bultzatzen nau, hori izan baita ttikitandik berez etorri zaidana eta nire izate osoa bideratu duena. Bada herri bat, Euskal Herria, munduko beste herrien artean bizi dena, eta bizirik jarraitu nahi duena. Badu bere nortasuna, badu bere historia, badu bere mintzaira eta baditu historian zehar jorratu dituen bideak, ezagutu dituen bizipenak. Eta horiexek dira, azalpen laburrez, liburu honen orrietara ekarri nahi izan ditudanak. Izan eta oroit, gure lurraren oihartzunak. Bihotzez egindako liburua da, eta bihotzez eskaintzen dizuet.

Zerrenda:
Egile nagusia: Aurkenerena Barandiaran, Joseba
Argitaratua: Zarautz : Dakit, 2022
Bilduma: Saiakera (Dakit)
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea