Hormako paper horia / Charlotte Perkins-Gilman ; itzulpena, Ana I. Morales ; hitzostea, Saioa Ruiz, Amaia Serrano ; [azaleko irudia, Aitziber Alonso]
Logela batean atseden hartzera behartu dute Jane. Isolatuta sentitzen da, itogarria egiten zaio lekua. Hormetako irudi arraroak aztertzen hasten denean, espero ez zuena aurkituko du, eta itzulerarik gabeko egoera batera iritsiko da. Charlotte Perkins Gilman-en "Hormako paper horia" erreferentzia saihestezina da Ipar Amerikako literaturan, eta irakurketa feminista ugari eragin ditu. Idazleak bere hezur-haragietan sufritutako esperientzia jaso zuen narrazio honetan. Charles Walter Stetson margolariarekin ezkondu zenean hasi zen Perkins Gilman-en gainbehera. Garrantzirik gabeko urduritasun zantzua depresio sakon bilakatu zitzaion alaba Katharine jaio ostean, eta orduan hasi zen S. Weir Mitchel doktorearen tratamendua jasotzen. Hark agindu zizkionak bat zetozen orduko gizarte tradizionalak emakumeari egotzitako ama eta etxekoandre funtzioekin. Beraz, sei astez bizimodu ahal bezain etxekoiena egiteko adierazi zion, baina, bereziki, bere bizitza osoan zehar luma eta arkatza erabiltzea debekatu zion. Hormako paper horia narrazioan Jane izeneko protagonistari agindu dioten terapiak ez du sendabidean jarriko. Aitzitik, logela horretan Jane-k interpretazio ugari izan dituen esperientziak biziko ditu.

Internet
Argitaletxearen webgunea
Entzun "Hormako paper horia - lehenengo atala" (Etxegiroan.eus)
Entzun "Hormako paper horia - bigarren atala" (Etxegiroan.eus)
Entzun "Hormako paper horia - hirugarren atala" (Etxegiroan.eus)
Entzun "Hormako paper horia - laugarren atala" (Etxegiroan.eus)
Entzun "Hormako paper horia - bosgarren atala" (Etxegiroan.eus)
Entzun "Hormako paper horia - seigarren atala" (Etxegiroan.eus)
Entzun "Hormako paper horia - zazpigarren atala" (Etxegiroan.eus)
Entzun "Hormako paper horia - zortzigarren atala" (Etxegiroan.eus)
Entzun "Hormako paper horia - bederatzigarren atala" (Etxegiroan.eus)
Entzun "Hormako paper horia - hamargarren atala" (Etxegiroan.eus)
Entzun "Hormako paper horia - hamaikagarren atala" (Etxegiroan.eus)
Entzun "Hormako paper horia - hamabigarren atala" (Etxegiroan.eus)
Entzun audioa (Xerezaderen Artxiboa)
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Narratiba (Helduentzat) | N PER hor | Eskuragarri Eskatu | EK22050254 |