Industria-eremuko automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak lantzeko proiektuak [Interneteko baliabidea] : proiektu-proposamenak, simulazioak eta bideoak / Aitor Aranbarri Etxaburu, Arkaitz Bernedo Lariz
Bilduma honetan industria-eremu errealetan erabiltzen diren automatismoak lantzeko hamahiru proiektu jaso dira, automatismoak irakasten dituzten Lanbide Heziketako irakasleentzat lagungarri izango direlakoan. Izenburuak adierazten duenez, automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak dira proiektu-bilduma honen ardatza. Proposatzen diren 13 proiektuetan, irtenbide bat baino gehiago ematen zaizkie industrian erabiltzen diren automatismoetako askotariko arazoei eta irtenbide horien simulazioak eta azalpen-bideoak ere gehitzen dira. Ikasmaterial hau erabiltzeko, ikasleek aurretik landuta izan beharko dituzte automatismoen oinarrizko zirkuituak. Bilduman eskaintzen diren kasu praktikoei, simulazio-artxiboei eta azalpen bideoei esker, ikasleek ikasgaiaren alde praktikoa irudikatuko dute eta hobeto barneratuko dituzte ikasgaiaren helburu eta oinarriak.

Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Lanbide Heziketa | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK22050182 |