Javier Ugarte eta Hondarribiko hiria (1852-1919) : aldi baterako erakusketaren katalogoa / [testuak, Javier Varela de Ugarte eta Ana Azpiri Albistegui ; itzulpenak, Luma]
Katalogo honen bidez, Javier Ugarteren irudia eta, Hondarribiaren hiri eraldaketarekin loturik, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran hark egindako kudeaketa lana aurkeztea da argitalpen honen xedea. Politikari honen kudeaketa funtsezkoa izan bazen ere Hondarribiko hiriaren hirigintza garapenerako, Javier Ugarteren irudia egiaz ez da ezaguna, nahiz eta kale bat izan bere izenean, bere irudia ageri duen eskulturaren inguruan diseinaturiko lorategiekin, eta nahiz eta Hondarribiko parrokia elizako kriptan hilobiratuta egon. Horregatik, oraingo hau aukera ezin hobea da Javier Ugarte y Pagesen irudira hurbiltzeko, aurten bere heriotzaren mendeurrena betetzen delarik. Hondarribian, 2019ko ekainak 27 eta abuztuaren 4a bitartean, egin zen aldi baterako erakusketaren katalogoa da argitalpen hau.
Zerrenda: