Lau sasoitako zipristinak [Interneteko baliabidea] / E. Martin Sampedro
Eukene Martin Sampedroren lehen nobela da "Lau sasoitako zipristinak". Indar haundiz literaturaren plazan agertu den bilbotar egile honek egunerokotasunak garrantzi haundia hartzen duen kutsu intimoz, oroitzapenak bultzatutako narrazioa burutzen du. Euskara ikasi berriaren mugak duintasunez gaindituz, arintasun inbiriagarridun narrazioa erdietsi du Eukenek, orrialdeotan zehar ageri diren istorioak egunerokoak izateaz gain sinesgarritasun haundi bat bazter guztietatik dariela: Vivaldiren "Lau sasoiek" hainbat pasadizo eta harreman deskribatzeko parada ematen diolarik. Normalean gaitza izan ohi da egile plazaratu berri baten obrari buruz eritzirik ematea, baina honako kasu honetan dasta daitekeena berez justifikatzen da, gerora etor daitekeenari begiratu behar izan gabe. Tindazko bataio dotorea eskaini digu Martin Sampedro andereñoak, iadanik hainbat gauza gehiago argitaratze zain dauzkala jakiteak gure sorpresa positiboa areagotzen duelarik.
Zerrenda: